Bonu-formatua: bi bonu-mota jarriko dira herritarren eskura, zenbateko hauekin:
-
20 + 10; 20 €-ko zenbatekoarekin, 30 €-ko ageriko balioa emango dio eramaileari, atxikitako establezimendu-sarean kontsumoko ondasunak eta zerbitzuak erosteko. Erosketaren gutxieneko zenbatekoa 30 eurokoa izango da.
-
10 + 5; 10 €-ko zenbatekoan, 15 €-ko ageriko balioa emango dio eramaileari, atxikitako establezimendu-sarean kontsumoko ondasunak eta zerbitzuak erosteko. Erosketaren gutxieneko zenbatekoa 15 eurokoa izango da.
Bonoak erabiltzeko aldia argitararze datarik 2024ko urtarrilaren 31era arte ezarriko da, bonoak lehenago bukatzen baldin ez badira. Aldi horretatik kanpo ez da bonoz erosterik onartuko
Bonuak https://tickets.kutxabank.es helbidean eskuratu ahal izango dira, eta inprimatu edo erakutsi ahal izango dira telefono mugikorrean erosketa edo kontsumoa egingo den atxikitako establezimenduan. Bai eta ere Kutxabanken zerbitzu anitzeko kutxazainetan erosi eta inprimatu ahal izango dira, edozein kreditu/zordunketa txartelekin. Gehienez NAN edo AIZ zenbaki bakoitzeko 120 eurora arte (ageriko balio edo osoa) bonuak erosi ahal izango dira.
DOKUMENTAZIOA AURKEZTEA
Dokumentuak Leioako udalean baditugu, ez da beharrezkoa berriro aurkeztea, nahikoa da dokumentuak noiz entregatu ziren jasota uztea.
Dokumentuak lehenago beste administrazio batean aurkeztu baziren ere, kasu horretan Udalak egiten ditu beharrezko kontsultak, eskura dauden datuen bitartekotza-sistemen bidez, horiek lortzeko. Hori guztia Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 28. artikuluan oinarrituta. Artikulu horrek aitortzen du herritarrek eskubidea dutela administrazio jardulearen esku dauden edo beste edozein administraziok egindako dokumentuak ez aurkezteko.
Beraz, elkarreragingarriak ez diren dokumentuak bakarrik aurkeztu beharko dira, salbu eta legezko gaikuntzarik ez badago edo interesdunak horren aurka egiten ez badu.